ie20072a

 

Wikipedia

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

OHARRA: wikipediaren lan hau Leonor Laborra eta Ainara Bereziartuaren artean egina da.

 

GAIA: ABAKOA

 

Definizioa

 

'Abakoa' kalkuluak egiteko [tresna] bat da, metalezko alanbre batzuetatik igarotzen diren bolatxoen bidezkoa, [batuketa]k, [kenketa]k eta [biderketa]k egiteko. Hauek, unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak etab. Markatzen dituen marko batean daudelarik. Seguruenik jatorri babilonikokoa, [kalkulagailu] digital modernoaren aitzindaria da. Europa eta mundu arabiarraren bidez, Erdi Aroan merkatariek erabilia izan zen, eta apurka-apurka indoarabiar zenbakietan oinarritutako aritmetikagatik ordezkatua izan zen. XVIII. Mendeaz geroztik Europan gutxi erabili bazen ere, oraindik Ekialde Ertaina, Txinan, Japonen eta Corean erabiltzen da.

 

 

 

Etimologia

 

“Abako” terminoa [latin]ezko hitz bat da; bere jatorria [grekoko] “abax” edo abakon-en du eta “azalera laua” edo taula esan nahi du. [Txineraz] Suan Pan da, [Japon]ieraz Soroban, [Koreeraz] Tschu Pan, [Vietnamen] Ban Tuan edo Ban Tien, [errusieraz] Stxoti, [Turkian] Coulba eta [Armenian] Choreb.

 

 

 

Jatorria

 

[Kalkuluak] egiteko tresnarik zaharrena dela kontsideratua dago, kultura ezberdinetan moldatua eta estimatua. Abakoaren jatorria literalki denboran galdua dago. Baliteke bere hasieran azalera lau bat izatea, eta harriak hautsez marraztutako marren gainean mugitzea. Gaur egun abakoaren jatorria Txinan aurkitu daitekeela pentsatzen da, tresna honen erabilera oraindik nabarmena baita, Japonen bezala.

 

Abako terminoa [aritmetikaren] sinonimo izatera pasatu da, aritmetikaren zati handi bat abakoan burutzen baitzen.

 

Kultura askok erabili dute abakoa edo kontaketa taula, nahiz eta [europar kulturetan] kalkuluak egiteko beste metodo batzuk lortzean desagertu zen, bere erabilera teknikaren arrastorik aurkitzea ezinezkoa izatearen punturaino. Abakoaren erabileraren ebidentzia antzinako idazle grekoen esanetatik sortzen da. Adibidez [[Demostenes-ek (K. a. 384-322)]] buruz egiteko zailak diren kalkuluak egiteko harriak erabiltzearen beharraz hitz egin zuen.

 

Abakoaren izatea ziurtatzen duten froga fisiko batzuk grekoen aurreko garaietan aurkitu ziren, hondeaketa [arkeologikoetan]. 1851-n anfora handi bat aurkitu zen, 120cm-ko altuerakoa, “Darioren edalontzia” izena eman zitzaion eta bere marrazkien artean kontuak manipulatuz eginiko kalkuluak erakusten dituen irudi bat agertzen da. Bigarren froga arkeologikoa, benetako kontaketa taula bat da, 1846an aurkitua, Salamis uhartean; Salamis taula, seguruenik [[Babilonian (K. a. 300)]] erabilia, marmolezko pieza handi bat da, 149cm-ko luzera eta 75cm-ko zabalerakoa, eta bertan garaiko txanpon zehatz batzuei dagozkien inskripzioak daude; taula bitan hautsita dago.

 

Bestalde, jakina da [erromatarrek] beren abakoa marmolezko edo kareharrizko harriekin erabiltzen zutela, “calculi” deitutako kontuak burutzeko. “Calculi” hitza kalkulu hitzaren sustraia da.

 

 

 

Europan

 

[[XIII.mendean]], abako mahai bat araupetu zen Europan. Bertan marra batzuk marrazten ziren klera edo tintaz eta zapi batez estalita dagoen mahai batean. Bi saiakera egon ziren mahai hau modernoago batzuez ordezkatzeko. Lehena Boethius filosofo erromatarrak sortu zuen, geometria liburu bat idatzi zuen eta bertako kapitulu bat abakoari eskaini zion. Bigarren saiakera Gerbert de Avrillac monjeak (945-1003) egin zuen.Bera Aita Santua izan zen, [Silvestre II] izenarekin. Boethiusen liburutik ideia batzuk hartu eta [[K.O 1000.urtean]] abakoaren erabilera berri bat deskribatu zuen. Bi abako hauetatik batere, ez zen famatua izan.

Abako mahaia [Britainian] oso erabilia izan zen, baina aldi berean jende gehienak baztertu zuen. “The Grounf of Artes” liburua Robert Recordek (1510-1558) idatzia. Liburu honetan geometria azaltzen du abako mahaiaren bidez. Europan, abakoaren erabilera guztiz desagertu zen, [Napoleonen] soldaduek Errusia 1812an inbaditu zutenean, eta abakoak ekarri zituzten herrialdearen oroitzapen eta trofeo gisa.

 

 

 

Asian

 

Yuan [(1279-1368)] Dinastía (Mongoliarra) bitartean abakoa pixkanaka ospea hartuz joan ziren, herrialde osoan zehar. Ondoren, [Ming Dinastiaren] (1368-1644) erdialdean, abakoa oso ohikoa izatera pasa zen eta erabilera teknika sistema [algoritmiko] osatua bihurtu zen. Wu Ching-Hsin-Min-ek [1450ean] idatzitako liburu batean, abakoaren inguruko deskribapenak ageri dira, abakoa famatua izatera ailegatu zela ziurtatzen du bertan. Ming Dinastia bitartean,abako txinatarra Korearaino zabaldu zen 1400.urtean. [[1600.urtean]] Japoniara eta Asiako hego-ekialdera.

Ming Dinastia bitartean Txinan abako mota bakarra zegoen, goialdean kontu bat zituena eta behealdean bost. Horietako bat Lu Weizhen-en (1543-1610) hilobian aurkitu zen. [Qing Dinastia]ren ondoren (1644-1912), abakoak goialdean bi kontu izan zituen eta behealdean ordea, bost. Modelo hau gaur egun arte oso erabilia izan da. Japoniarra aldiz, goialdean (zerua) kontu bakarra eta behealdean (lurra) lau zituen.

Erdi Aroko bukaeran, [mongoliarrek] abakoaren erabilera zabaldu zuten, txinatar eta [tartaro]engandik etorria Errusian.

 

 

 

Amerikan

 

Mesoamerikarrek aritmetikari eginiko kontribuzio handienetariko bat, [Nepohualtzitzin]-aren asmakuntza izan zen.Hau, aritmetika ariketak modu azkar batez egiteko erabiltzen da. Egurrez, hari eta arto alez egina dago, eta “konputagailu azteka” izenez ere ezaguna da. Tramankulu honen erabilerak 1521eko [Mexikoko konkistaren] ondoren porrot egin zuen.

 

 

 

Gaur egun

 

Abakoaren erabileran garrantzi handiko gertaera bat 1946ko [Azaroak 12an] izan zen. [Japoniar] Ministerioko Kiyoshi Matsuzaki japoniarra (japoniar abakoa erabiliz) eta Thomas Nathan Wood estatubatuarra (kalkulagailu elektromekaniko batez baliatuz) lehiaketa batean parte hartu zuten. Harrigarria badirudi ere Matsuzakik irabazi zuen, bostetik lau kontutan garaituz.

1996.urteko Azaroak 13an, Maria Teresa Cuberes, James K. Gimzewski eta Reto R.Schlittler Suizako [IBM] laborategiko zientzialariek abako berri bat eraiki zuten: kontuak egiteko molekulak erabiltzen dituena. Molekula hauek, milimetroaren milioi batgarren zatia baino txikiagoak dira. Kontu molekularrak mugitzen dituen “hatza” [tunel efektuko mikroskopio] bat da.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.